Facebook zabaldu

Mirigorri Kutur Elkartea

AURKEZPENA

Kaixo lagunok, gure jarduerari hasiera emateko bi hitz besterik ez, eskerrik asko.

Pasatu dira urte batzuk lehen aldiz gure auzoan elkarte bat antolatzea ondo legokeela komentatzen hasi ginenetik, zenbait traba eta arazoren ondoren, tokia, bazkideak..., azkenean lortu dugu hasierako gogoeta haiek egi bihurtzea.

Orain, disfrutatu dezagun guztiok eta bultzatu dezagun gure kultura auzoan.

HELBURUA

Gure helburua ez da bakarra, baina bat aipatzekotan, esan beharra dago, nagusia gure kultura eta ondorioz gure hizkuntza auzora zabaltzea dela, euskal kulturaren dinamizatzaileak izatea dugula jo puntu.

Horretarako eskura dauzkagun tresna guztiak erabiliko ditugu. Jendeak parte har dezan, hainbat ekimen proposatuko dugu urtean zehar eta aldi berean beste batzuek antolatutakoei ere, ahal dugun heinean, babesa eman eta gure laguntza eskeiniko diegu.

ELKARTEA

Egitaraua

Datozen Jarduera eta ekitaldiak

Jarduera eta ekitaldi guztiak

Kokapena